domingo, 20 de mayo de 2012

PROPOSAMEN DIDAKTIKOA




Azken lan hau aukerako izan bada ere, egin nahi nuen. Denbora faltagatik azken unerarte ezin izan dut egin.  Hona hemen nire proposamena, nire practicum-ean egin nuena. Espero dut gustatzea.

sábado, 19 de mayo de 2012

IKT ETA TURISMO


Turismoa eta mugikortasuna aztertzeko teknologia berriak






Aspaldi kaleetan kamarak jarriko zituztela esan zuten. Eta ezatabida haundia sortu zen horren inguruan. Ordundik gauza asko aldatu dira eta gaur egun teknologia berriak gero eta eremu zabalagoa hartzen ari dira. Hona hemen teknologia berrien inguruko erabilpena turismoaren inguruan eta Donostia hiri kultura izateko  proiektu honek nolako laguntza eman zion. Gozaztu!!!!!!!!!!!!!!!

viernes, 18 de mayo de 2012

EUSKALDUN BERRIA






Telebista bidez, robotikaren inguruko informazioa heltzen zait. Ez nahiz oso robotika zalea, izan ere horrelako gauzek zer pentsa ematen didatelako.Baina ikusteko aztegin ditut. Gaur, gauza bitxien bila nebilen blogera igotzeko eta hara non, aurkitu dudan berri hau.
Teknaliak Hiro robota ekarriko duela Japoniatik eta astelehenean 21 batean aurkeztuko duela denen aurrean. Artikuluan dionaren arabera: "
Robot horren bitartez, Tecnaliak Europako fabrikazio-sektoreak nazioarteko merkatuetan duen lehiakortasuna hobetu nahi du."
Eta krisia dela eta ez dela robotek egiten badute lana, non geratuko dira langileak? Edo zer egiten dute honelako robotek? Denborak esango digu  gauzak nola gertatuko diren ez? edo gizarte zientzian ikasitakoa praktikan jarri beharko dugu. Hipotesiak sortzera...
http://www.eitb.com/eu/albisteak/teknologia/osoa/888413/hiro-robota--tecnaliak-pertsonekin-lan-egiten-duen-robota-ekarri-du/

jueves, 3 de mayo de 2012

TEKNOGRAFIARI BURUZKO GOGOETA






Kaixo denoi,

Teknografiaren inguruan sortu den gogoetari buruz, nik neuk nola bizitu dudan adieraztea pentsatu dut.

Egia esan behar badut, lan hau egiterakoan buelta asko eman nion neure buruari. Izan ere teknologia berriekin pertsona askorengana hurbiltzeko aukera emateaz gain, horretan bere onurak  ikusten baditut ere, informazio hori ezezagunetara heltzeak mesfidantza pixka bat ere sortzen dit . Teknografian, gure barruan daukaguna edo daramaguna azaldu dugu. Bakoitzak bere mugak jarri ditu, uste izan dituen tokian. Eta beti ere, bere erarik onenean eginez. Baina ikasleak esaten duen bezala, biluztutik geratu da eta ni ere ,baina berak esaten duenan agian ez gaudela prest horretarako, ni neuk lana egiterakoan jarri nuen mugarekin gogoratu naiz.
Nire ikaskiden lanak ikusi ditut, eta beraien gauza pertsonal askorekin enteratu naiz.  Batzutan sentsaztioa eduki dut norberaren intimitatean sartu naizela.
Niri errazago iruditzen zait, jendearekin interaktuz eta ezagutuz nire barnea ustea eta ez nire barrua ustea makinaren aurrean, jakin gabe bestaldean nor dagoen. . Egoera hori pentsatzea bakarrik, nolabaiteko erreparoa ematen dit.
IKT horrela dira eta gutxika-gutxika banoa nire erreparoak alde batera usten, baina esan beharra daukat ikasle  horren mesuan neure burua ikusi dudala.
Besterik gabe
Zorionak denoi,

lunes, 30 de abril de 2012

ORDENAGAILU AURREAN, NOLA ESERI

Egunean zehar ordenagailuaren aurrean hainbat ordu igarotzen ditugu . Edonola esertzen gara eta askotan, gure gorputzari ohitu egiten dugu postura txarretara. Hona hemen, gure gorputza ordenagailu aurrean nola jarri behar dugun, azaltzen digun bideotxo bat.
                 Beraz , eseri ondo, relajatu eta disfrutatu ordenagailuaren aurrean, gonbendio hauetaz.

jueves, 26 de abril de 2012

INTERNETEK GERNIKAKO BONBARDEAKETA GOGOAN




Gaur egun badakigu, gerra zibilian zer gertatru zen. Baina gure aiton-amonek eta batzuen gurasoek, urte askotan jasan behar izan zituzten hainbat gezur gerra zibilaren inguruan.
Gernika bonbardeatu zutela, gaur 75.urte betetzen dira, eta ni bertan jaio eta lan egiten dudanez, nahiz eta Lekeitiarra izan, goizeko orduetatik herri honetan somatzen den giroan sartuta nago. Ez dugu ahaztu behar, Eukal Herrian beste ehundaka herri bonbardeatu zituztela . Eta nire aitonak( Gerra zibili hain zuzenean sentitu zuenak) esaten zuen bezalaxe ez dugu ahaztu behar  Gernikan gertatutakoa, berriro horrelako sarrazkirik gertatu ez dadin.
Egun honen inguruan hainbeste artikulu daude,  baina hauxe aukeratu dut, Iternetet egun honetan Gernika gertatutakoa, gogoratzen duelako.

martes, 24 de abril de 2012

ZER DA INFORZABORRA?







Aupa denoi, hainbeste sufrimendu ondoren, azkenean ditxosozko OPEa,bukatu da  . Eta nire etxean apunteak eta gauzak ordernatzen nenbilela., artikulu hau aurkitu dut. IKT inguruan Terminologia berria ikasteko aukera polita iruditu zait. zer den Inforzaborra, nolako iritziak dauden horren inguruan, nola hobetu interneteko bilaketak eta abarrei hitz egiten duen artikulua dugu. Espero dut gustukoa izatea, niri interesgarria iruditu zait. Consumer aldizkarian aurkitu dut. Orain dela, denbora detxente argitaratu zuten.Hona hemen enlazea:

http://revista.consumer.es/web/eu/20111001/internet/76130.php

jueves, 19 de abril de 2012

Ikasi eta ikasi , ikaskuntzaren ikonoa


Asteburu honetan, oposaketak ditut eta blogearekin pixkat ahaztu egin naiz. Hona hemen nire aste honetako gehigarria. Aproposa iruditu zait nire egoerari begiratuz. Bi ikasketa ezberdinen artean nabil nabigatzen. Eta piramide honetan hain eskematizatuta dagoen ikaskuntzak ematen ari badira nire burmuinean, benetan diotsuet nire burutik keak barik sua irtetzen egon behar lukela uste dut. Zer diozue hainbeste lanen artean, aurtengo mailari begiratuzzzz? 

viernes, 6 de abril de 2012

Google + sare soziala

GOOGLE + SARE SOZIALA




Ikasgaiarekin bat datorren artikulu hau topatu nuen beste egunean. Egia esan  ikasgaiaren ikaskuntzarekin bat dator eta interesgarri izango zaizuelakoan blog- honetan helbidea itsasi dut.
Googlek Facebookari konpetentzia egiteko atera duen protuktua dugu.Artikulu honetan, Google +-sak facebookarekin  duen abantaila batzuk hauexek direla, azpimarratzen dituelarik:
  • Bederatzi pertsonen artean zuzeneko bideoa.
  • Batzarreko dokumentu baten edukiak zuzenean editatu.
  • Batzarkidetako batek bere mahaigaina parteka dezake beste batzarkideei zerbait erakusteko.
Hobeto ulertzeko hona hemen, Berria egunkarian Ander Goñi Beltzak, martxoaren 28 idatzitako artikulua.
http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-03-28/045/001/google_sare_soziala.htm

miércoles, 28 de marzo de 2012

Generazio aldaketak

ETA NOR EZ ?

Argi dago, Teknologia berrien inguruan gaur egungo umeek mila buelta ematen digutela: Niri behintzat bai. Beste egunean, lantegiko batek I-pack, I-phone eta abarrei buruz hitz egiten pasatu zuen. Ni neu, harrituta geratu nintzen, izan ere hasiera batean argazkiko gizona bezala sentitu nintzelako. Gehien harritzen nauena, teknologia honen daraman abiadura gauzak aldatzekoan. Benetan  Informazioaren gizartean bizi garela esaten dutenek arrazoi itzela dute. Badirudi informazio gabe galduta zaudela. Teknologia honek, gero eta harrituago usten nau.

sábado, 24 de marzo de 2012

IKT-en bidez mekanografia ikasten

Lehen hezkuntzako IKT jardueren barruan, mekanografia ikastaro hau ikusi dut. Oso interesgarria iruditu zait klasean pixka bat praktikatzeko. Agian Ikasleek teklatua hobeto ezagutzeko balioko die. Zer diozu?

miércoles, 21 de marzo de 2012

TALDE ELKARRERAGILEEN INGURUKO KURIOSITATEA BAT



Kaixo denoi,

Pasadan  ostiralean, gure ikastetxera Ceutako irakasle batzuk hurbildu ziren. Badirudi, Talde elkarreragileetan egiten ditugun jardueraren inguruan interesa daukatela eta prest daudela bere ikatetxean ere honelako jarduerak egiteko.Gaztelerako ipuina irakurtzen gaudenez, gure klasera etorri ziren.Asko gustatu zitzaien.Gure ikasleek ordenagailuetan egindako ekoizpenak gelan zehar zintzilikatuta ditugu. Eta egokia iruditu zitzaizkien jarduerak. Ikaslek oso ondo portatu ziren. Guztira 8 heldu sartu ziren gela barruan eta ikasleak gustora egon ziren beraiekin. Asteartean ostera, Valentziako ikastexe batetik bizitaldia izan genuen. Hauek ere talde elkarreragileak ikustera etorri ziren. Hauen  iritziak ez dakizkit. Uste dut gustora egongo zirela.
Beraz, ikasketa munduan gero eta interes gehiago dago talde elkarreragileen inguruan eta hauen barruan IKT- ek ere badute bere txokotxoa.

domingo, 18 de marzo de 2012

ESKOLARIK GABEKO HEZIKETA

Extean eskola, etxeko heziketa, eskolarik gabeko heziketa,
familian hezi….. homeschool euskaraz.

Artikulu hau aurkitu dut interneten. Nire inguruan entzun izan dut , guraso batzuek ez dutela eskolaratu nahi beraien haurra eta gai honen inguruan ideia argi batzuk izateko, artikulu hau egokia iruditu zitzaidan. Hona hemen laburtutakoa.
1.Etxeko heziketak gaur egun duen egoera legala gure herrialdean
Euskal Herria, bi eredu ezberdin daude:
Frantses Estatuaren eredua etxeko eskola onartzen da  beraien Hezkuntza Legean.
Hegoaldeko Euskal Herriaren kasuan non Estatu espainolaren, ez da onartzen etxeko heziketa, baina ez dago debekatuta. Azken honetan “alegaltasuna” edo “linbo juridikoa” da bere egoera juridikoa.
Alde batetik Konstituzioak ezartzen du “Oinarrizko heziketak derrigorrezkoa eta doakoa izan behar duela” (27,4 art.),baina aurreko atalean 27, 3. artikuluan, gurasoei beren sinesmen ideologiko eta erlijiosoaren araberako heziketa aukeratzea onartzen du.
Gauzak horrela, LOEren arabera (4. art,1 eta 2.ataletan) 6 eta 16 urte arteko umeentzat eskolaratzea derrigorrezkoa da..
2.Egoera hau aldatzeko pausuak
Estatu espainolaren esparruan, ALEk (umeak etxean hezten dituenen familien elkartea) eskatzen duena da etxe heziketa aintzakotzat hartzea eta erraztea euren umeak sartu ahal izatea heziketa sisteman, unibertsitatean, alegia, urteen araberako atzerapen eta zigorrik gabe.
3.Etxeko hezkuntza arautzea
Gaur egun, ez dago adostasunik  arautzeko eta hau gertatu ezkero  batzuk beldur dira, kontrola ez dituzten ekarriko. Orain arte, alde horretatik, beren umeak nahi duten erritmora hezten dute, baina beti daukate Estatuaren esku hartze juridikoaren beldur, eta zein izango diren ondorioak Fiskaltzak eta epaitegiek ikertzen sartuz gero.
4.Etxean jaso duten heziketagatik konbalidazio akademiko bat lortu ezin izanak, etorkizunean zein ondori ekarriko die haur horiei?
Hainbat modu ezberdin daude helburu hori lortzeko, baina arazoa datza urteen araberako atzerapena dakarkiola umerari.
5.Guraso guztiak gai dira bere seme-alabei etxeko testuinguruan hezitzeko.
Britainia Handian eta Estatu Batuetan egin diren ikerketen arabera, ez dago ezberdintasunik eskolarizatutako haurren eta etxeetan hezitako haurren artean. Beharrezkoa dena da borondatea eta dedikazioa, edukietarako hor daude liburuak, liburutegiak, eta batez ere internet gaur egun.

Beste artikulu batean, Kataluniako Hezkuntza Lege berriak, diotenez, aurrerapauso handia egin du, lehenbiziko aldiz aitortzen baitu, bere 55. artikuluan hain zuzen, derrigorrezko hezkuntza ez-presentziala. Hots, eskola ez den beste eremu batean heztea umeak.


miércoles, 7 de marzo de 2012

TALDE ELKARRERAGILEAK

TALDE ELKARERAGILEAK
Gaur nire, unitate didaktikako bideoa grabatu dugu klasean. Hizkuntza gaitasuna eta teknologia berriekin  lotutako unitatea dugu. Haurrek ordenagailuan idatzi dituzte beraien produkzioak. Egian esan, astetik astera ikusten zaie, asko gustatzen zaiela ordenagailuan lan egitea. Bigarren mailan daude eta bata besteari nola idatzi behar duen esaten ibiltzen dira. Talde elakrreragileen helburuetako bat, horixe bera da, ikasleek bata bestearekin ikastea eta beraien esperientziak azaltzea. Uste dut oso lan polita egin dutela. bukatu ostean, beraien ekoizpenak erakusten egon dira bata besteari, munduko ilusio handienarekin.

martes, 28 de febrero de 2012

PAPER ZORROA





PORTAFOLIOA: NIRE BLOGAREN NONDIK NORAKOAK
Lan hau egiterakoan, ez neukan inungo idearik ere ez.Hasiera batean, google-en helbide elektroniko bat sortu behar zen eta ondoren bloga: Nire hasierako pausuak honela izan ziren:
Otsailaren 4-an nire g-maila sartu nuen.
Otsailaren 9-an nire blog- sortu nuen. Oraindik disenuarekin arazoak nituen eta hori konpontzen nebilen.
Otsailaren 10-an nire perfila bukatu nuen.
Blogean nik nire egunerokoa egiten saitu nintzen, baina nire ez jakitasuna zela medio, bisitariek idatzi behar zuten lekuan nire komentarioak egiten nituen. Horrela nire ikaskide batek gaizki nebilela esan zidan. Bere laguntzaz eta guzti hau telefonoz otsailaren 23an gauza asko ikasi nituen.
Komentario ekartzen zuen tokian bisitariek utzi beharreko mezuentzat zela esan zidan. Ondoren nik idatzi edota bideaoren bat sartu nahi banuen Nueva entrada ekartzen zuen botoiari eman behar niola esan zuen. Kostatu zitzaidan baina azkenan nire blogaren goikaldean eta ezkubian aurkitu nuen ditxozozko Nueva Entrada. Sartu nintzen eta karratu bat agetu zitzaidan. Inguruan botoi pila batekin. Trasteatzen ibili eta gero, ikusi nuen klaketa bat eta ari ematen banion bideoak itsasteko aukerak ematen zidala konturatu nintzen. Hori bai you tubekoak izan behar zuten eta horrela nire lehen bideoa itsasi nuen. Gero guardar, publikar eta etiketa sortu nion. Baina konturatu orduko testu ez nion jarri eta berriro beste nueva entrada bat egin nuen.

Geroago aldaketak egiteko aukera aurkitu nuen entrada atalean sartuz eta titulu bakoitzaren azpian editar botoiari sakatuz.
Horrela sortu zen IKT JARDUERA bideo alde batetik eta bestetik nire azalpena IKT JARDUERAK. Hurrengo lana teknologia berrien inguruko hausnarketari buruzko bideoa igo nuen, oraingo honetan dena batera itsasi nuen. Otsailaren 24 zen ordurako.

Blogaren itsura aldatu nahi nuen eta diseñu pantailan beste aukera batzuekin probaketa batzuk egin nituen. Irakasleak gatchetak jarri behar nituela esan zidan eta baita etiketak eta laguntza pixkatxo batekin lortu nituen, azkenean momentu honetan bloga den modukoa izatea lortuz.
Otsailaren 25 nire ikastetxekoan NAHIKO PROGRAMA jarraitzen dutenez, horri buruzko informazioa jarri nuen blogean.
Otsailaren 26 beste ikaskide baten blogaren jarraitzaile egin nintzen eta bertan zegoen bideo bat gustoko nuenez komentarioen atalean jarri nion nire iritzia. Bitartean niri egunkaria irakurtzea guztatzen zaidanez, igandeak 26an IGOTZ ZIARRETA argazki batzuk ikusi nituen eta guztatu zitzaizkidanez, besteekin partekatzeko irudietako bat itsasi nuen blogean.Pixkabat handi geratu zitzaidan argazkia baina ez nintzen gai izan txikitzeko ezta moldatzeko eta saiatu saiatu nintzen. IKASYS programaren inguruko bideoa ere igo nuen. Atzo Teknologi barriek, askotan gertatzen den bezalaxe kale egin zidaten eta beraz ezin izan nuen ezer egin. Gaur otsailak 28, ruterra ondo dabil, teknikaria etorri ondoren eta IKAS-KOMUNITATEAK eta IKT- inguruko programa eta argazkia igo ditut. Ia soratu nahiz zeren nire helburua estekak jartzea zen dokumentu honetan, baina hipervinculo ditxozo hori ez dut aurkitzen WINDOWS 2007. Lortu dut, baina beste era batean egin ditut estekak.

ARGITASUN PIXKA BAT







Argazki honen bitartez, blogaren inguruan, nola erabili, zer egin eta nola egin ikusten ari naiz. Hau da iluntasunetik, eguzki izpiak ikusten ari naiz.

IKT-aren barruan dauden programa ezberdinen arteko aukerak

IKT-INGURUAN DAYDEN PROGRAMAK:
Entornos personales de aprendizaje (PLE) | Blog eco Escuela 2.0 | IKTak & hezkuntza | Scoop.it
Marrazki hau ikusita,  hausnarketa txiki bat egin dut eta ikasgai honetan oraindik pila bat programa ezagutu eta erabili beharra dudala konturatu naiz. IKT inguruan helbide elektroniko, facebooka, picassa, messenger-a, you tube, skype-ak eta moodle-a dira erabili ditu programak. Beste guztiak ez dakit zer diren ere. Eneeeeeeeee, mudu hau oso zabala da!!!!!!!!!!!!!!!  eta marrazkian agertzen den bezalaxe arrautzaren osokola apurtxea baino ez dut egin.Gai izango naiz  progama guzti hauek erabiltzeko????????? 

IKAS-KOMUNITATEAK( IKT ERABILERA)

Praktikak egiten ari naizen ikastetxea, Ikas-Komunitate programaren barruan dago. Nik ikastetxe honetan ikasi nuen ( Lekeitioko Ikastetxe Publikoan). Nire garaitik hona asko aldatu da. IKT begiratuz, nire garaian  LOGO programa erabiltzen genuen eta gaur egun bideoan esaten digun bezala IKT-ak liburu bat gehiago bezala erabiltzen dute.
Hona hemen,  Ikas-Komunitateen inguruan IKT-en erabilera. 

domingo, 26 de febrero de 2012

Ikasys: Ikasketa pertsonalizatua teknologia berriekin

Bideo honetan ikasleek zertarako erabiltzen duten teknologia berriak azltzen du. Hauek ordenagailua erabiltzen dutenean nolako jarrera ere duten azaltzen digu. Gure ikastetxean ere laugarren eta bostgarren mailakoak  antzeko proiektu sartuta daude.

IGOTZ ZIARRETAREN ARGAZKIAK





Egunkaria irakurtzen Igor Ziarreta inguruko artikulu bat irakurri dut. Bertan, kontatzen digu mutil hau Bartzelonako Euskal etxearen diseñuaren arduraduna dugula, duela sei urttetik. Argazkilaria bada eta diseñu grafikoarekin honelako gauzatxoak egiten ditu. Niri asko gustatu zait, badaude beste pila bat.

sábado, 25 de febrero de 2012

NAHIKO PROGRAMA (BERDINTASUNA TXIKITATIK)


Kaixo denoi!!!!  Ez dakit Nahiko programa ezagutzen duzuen. Lekeitioko Ikastetxe Publikoan, iaz lehenengo mailakoak parte hartu zuten. Aurten beraiekin bigarren mailan nago. NAHIKO programa, berdintasunean oinarritutako programa  dugu. Hau da, haurrak neskak zein mutilak gauzak egiterakoan berditasunean egin behar dutela hezteko programa dugu. Programaren dinamika honako hau dugu: Hiru hilabetetik behin gai bat ikutzen dute. Horretarako emakundekoek,  ikastetxeko arduran batekin ( irakaslea edo zuzendaritzako bat) batzen dira eta   ikasgaiari buruzko material eta formakuntza ematen die, bideoan ikusten den bezala. Ondoren irakasleak bere mailako beste irakasleei ikasitako irakasten die. Gelan, haurrei gairi buruzko bideo bat jartzen zaie, ondoren gaiaren inguruan galdera eta joko batzuk egiten dira. Horrela gaia lantzen dute. Kasu honetan, hiruhilabete honetan, handitan zer nahi duten izan eta zein lanbide aukeratuko duten galdetu zaie. Gai landu ondoren Nahiko programakoak ikastetxera etortzen dira eta jokoen bidez ikusten dute gai landu ondoren ikasleak zer ikasi duten. Guk ostiral honetan, beraien bisita izan dugu. Eta haurrek nahiko ondo erantzun zuten bertan egindako jarduerei.

viernes, 24 de febrero de 2012

Teknologia berrien inguruko hausnarketa

Kaixo denoi, hemen jartzen dizuet, teknologia berrien inguruko bideotxo hau. Hauen eboluzioa gaur arte  era oso dibertigarrian, errezean eta sakonean azaltzen du. Baita hausnarketara gonbidatzen gaitu, hauen onurak eta berauen inguruan sortzen diren kexkak direla eta. Zer egin hainbeste informazioarekin?

jueves, 23 de febrero de 2012

ESTEKA IKT JARDUERA

IKT JARDUERAK LEHEN HEZKUNTZA

Praktikak egiten nabil Lekeitioko Ikastetxe Publikoan. Nire unitate didaktikoaren atal bat Teknologia berriei buruzkoa da. Momentu honetan ipuin klasikoetan oinarrituz hezkuntza gaitasuna lantzen ari gara. Horretaz gain, 2.mailako ikasleek eskuz egindako idatziak digitalizatu egiten dituzte eta bideo honetan IKT inguruko jarduera batzuk agertzen direnez egokia iruditu zait egiten nabilen lanarekin zerikusia duelako. Zer deritsozue? Zuen ikastetexetan adin horretako ikasleek erabiltzen dituzte teknologia berriak?

ERAIKITZE PROZESUA

Momentuz hemen idatziko dut, irakasgai honetan egindako pausuak:
Otsailaren 4-an nire g-maila sartu nuen.
Otsailaren 9-an nire blog- sortu nuen. Oraindik disenuarekin arazoak ditut eta hori konpontzen nabil.
Otsailaren 10-an nire perfila bukatu nuen.

HASIERA

Kaixo denoi,
niretzat hau berria da eta nire bloga hobetzeko aleginetan nabil.Beraz, egun batetik bestera aldaketak egingo ditut. Barkatu eragozpenak sortzen badizkizuet.