domingo, 18 de marzo de 2012

ESKOLARIK GABEKO HEZIKETA

Extean eskola, etxeko heziketa, eskolarik gabeko heziketa,
familian hezi….. homeschool euskaraz.

Artikulu hau aurkitu dut interneten. Nire inguruan entzun izan dut , guraso batzuek ez dutela eskolaratu nahi beraien haurra eta gai honen inguruan ideia argi batzuk izateko, artikulu hau egokia iruditu zitzaidan. Hona hemen laburtutakoa.
1.Etxeko heziketak gaur egun duen egoera legala gure herrialdean
Euskal Herria, bi eredu ezberdin daude:
Frantses Estatuaren eredua etxeko eskola onartzen da  beraien Hezkuntza Legean.
Hegoaldeko Euskal Herriaren kasuan non Estatu espainolaren, ez da onartzen etxeko heziketa, baina ez dago debekatuta. Azken honetan “alegaltasuna” edo “linbo juridikoa” da bere egoera juridikoa.
Alde batetik Konstituzioak ezartzen du “Oinarrizko heziketak derrigorrezkoa eta doakoa izan behar duela” (27,4 art.),baina aurreko atalean 27, 3. artikuluan, gurasoei beren sinesmen ideologiko eta erlijiosoaren araberako heziketa aukeratzea onartzen du.
Gauzak horrela, LOEren arabera (4. art,1 eta 2.ataletan) 6 eta 16 urte arteko umeentzat eskolaratzea derrigorrezkoa da..
2.Egoera hau aldatzeko pausuak
Estatu espainolaren esparruan, ALEk (umeak etxean hezten dituenen familien elkartea) eskatzen duena da etxe heziketa aintzakotzat hartzea eta erraztea euren umeak sartu ahal izatea heziketa sisteman, unibertsitatean, alegia, urteen araberako atzerapen eta zigorrik gabe.
3.Etxeko hezkuntza arautzea
Gaur egun, ez dago adostasunik  arautzeko eta hau gertatu ezkero  batzuk beldur dira, kontrola ez dituzten ekarriko. Orain arte, alde horretatik, beren umeak nahi duten erritmora hezten dute, baina beti daukate Estatuaren esku hartze juridikoaren beldur, eta zein izango diren ondorioak Fiskaltzak eta epaitegiek ikertzen sartuz gero.
4.Etxean jaso duten heziketagatik konbalidazio akademiko bat lortu ezin izanak, etorkizunean zein ondori ekarriko die haur horiei?
Hainbat modu ezberdin daude helburu hori lortzeko, baina arazoa datza urteen araberako atzerapena dakarkiola umerari.
5.Guraso guztiak gai dira bere seme-alabei etxeko testuinguruan hezitzeko.
Britainia Handian eta Estatu Batuetan egin diren ikerketen arabera, ez dago ezberdintasunik eskolarizatutako haurren eta etxeetan hezitako haurren artean. Beharrezkoa dena da borondatea eta dedikazioa, edukietarako hor daude liburuak, liburutegiak, eta batez ere internet gaur egun.

Beste artikulu batean, Kataluniako Hezkuntza Lege berriak, diotenez, aurrerapauso handia egin du, lehenbiziko aldiz aitortzen baitu, bere 55. artikuluan hain zuzen, derrigorrezko hezkuntza ez-presentziala. Hots, eskola ez den beste eremu batean heztea umeak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario