
Kaixo denoi,
Teknografiaren inguruan sortu den gogoetari buruz, nik neuk nola bizitu dudan adieraztea pentsatu dut.
Egia esan behar badut, lan hau egiterakoan buelta asko eman nion neure buruari. Izan ere teknologia berriekin pertsona askorengana hurbiltzeko aukera emateaz gain, horretan bere onurak ikusten baditut ere, informazio hori ezezagunetara heltzeak mesfidantza pixka bat ere sortzen dit . Teknografian, gure barruan daukaguna edo daramaguna azaldu dugu. Bakoitzak bere mugak jarri ditu, uste izan dituen tokian. Eta beti ere, bere erarik onenean eginez. Baina ikasleak esaten duen bezala, biluztutik geratu da eta ni ere ,baina berak esaten duenan agian ez gaudela prest horretarako, ni neuk lana egiterakoan jarri nuen mugarekin gogoratu naiz.
Nire ikaskiden lanak ikusi ditut, eta beraien gauza pertsonal askorekin enteratu naiz. Batzutan sentsaztioa eduki dut norberaren intimitatean sartu naizela.
Niri errazago iruditzen zait, jendearekin interaktuz eta ezagutuz nire barnea ustea eta ez nire barrua ustea makinaren aurrean, jakin gabe bestaldean nor dagoen. . Egoera hori pentsatzea bakarrik, nolabaiteko erreparoa ematen dit.
IKT horrela dira eta gutxika-gutxika banoa nire erreparoak alde batera usten, baina esan beharra daukat ikasle horren mesuan neure burua ikusi dudala.
Besterik gabe
Zorionak denoi,
No hay comentarios:
Publicar un comentario