miércoles, 7 de marzo de 2012

TALDE ELKARRERAGILEAK

TALDE ELKARERAGILEAK
Gaur nire, unitate didaktikako bideoa grabatu dugu klasean. Hizkuntza gaitasuna eta teknologia berriekin  lotutako unitatea dugu. Haurrek ordenagailuan idatzi dituzte beraien produkzioak. Egian esan, astetik astera ikusten zaie, asko gustatzen zaiela ordenagailuan lan egitea. Bigarren mailan daude eta bata besteari nola idatzi behar duen esaten ibiltzen dira. Talde elakrreragileen helburuetako bat, horixe bera da, ikasleek bata bestearekin ikastea eta beraien esperientziak azaltzea. Uste dut oso lan polita egin dutela. bukatu ostean, beraien ekoizpenak erakusten egon dira bata besteari, munduko ilusio handienarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario