PAPEL ZORROA


IKT PAPER ZORROA EDO PORTAFOLIOA


Otsailean ikasgai hau ikusi nuenean,  arduratu egin nintzen, izan ere ez neukan ideia ere ez. Alaitzen hitz egin nuen, pixka bat lasaitu nintzen. Irakasgai praktikoago izango zela ikusita etekin handiagoa aterako niola uste izan nuelako. Egia esan, ikasgai hau praktikan jartzean, oso ondo iruditu zitzaidan. Karrera guztian,  praktikaren bidez ikasten dela hainbat bider entzunda, azkenean ikasgai honetan burutu dugu. Egon dira beste ikasgai batzuk praktikoak izan direnak baina oso gutxi batzuk izan dira.

Teknologia berrian inguruan, beti izan dut nolabaiteko mesfidantza, baina ikasgai honen bidez ikasi dut nola erabili behar diren teknologiak. Egindako lanak, erronka bat izan dira niretzat. Batez ere programa berrien erabilpena,  nola egin bloga, nola diseinatu, gero nola erabili ISSU eta docs programa,  teknografiak nola egin eta honen inguruko hausnarketa eta eztabaida  e.a

Batzuetan galduta ibili naiz, beste batzuetan nik bakarrik bidea aurkitu dut. Beste batzuetan Ikaskideen laguntza behar izan dut. Irakasgai malgu eta sormenerako aukera eman duenez, batzutan oso ondo etorri da beste batzutan ordea pixka bat nahastu egin nahiz. Ikasgaiak lana eman dit baina ez zait egin ez astuna ezta aspergarri edo presionagarria. Kontrakoa izan da: asko disfrutatu dut egindakoarekin, batzutan urduri jarri naiz gauzak nik nahi nituen bezala ez direlako irten, baina gustua hartu diot erronkari aurre egin ondoren. Ikasgaian gauzak jartzeko, bilatzen ibili naiz eta adi egon naiz gai honen inguruko gauzen berri izateko.  Eguneratuta egon beharra eskatu dit. Azken bi hilabeteetan, gutxiago sartu naiz, nire bizi pertsonalean eduki izan dudan nahastea borra-teagatik. Baina egindako lanarekin oso gustura nago.

IKASKUNTZA PROZESUA:
PAPER ZORROA: NIRE BLOGAREN NONDIK NORAKOAK

OTSAILA:

Hasiera batean, google-en helbide elektroniko bat sortu behar zen eta ondoren bloga: Nire hasierako pausuak honela izan ziren:
Otsailaren 4-an nire g-maila sartu nuen.
Otsailaren 9-an nire blog- sortu nuen. Oraindik disenuarekin arazoak nituen eta hori konpontzen nebilen.
Otsailaren 10-an nire perfila bukatu nuen.
Blogean nik nire egunerokoa egiten saitu nintzen, baina nire ez jakitasuna zela medio, bisitariek idatzi behar zuten lekuan nire komentarioak egiten nituen. Horrela nire ikaskide batek gaizki nenbilela esan zidan. Bere laguntzaz eta guzti hau telefonoz, blog-ean idatzitako zuzendu nuen.
Otsailaren 23an gauza asko ikasi nituen.
Ondoren nik idatzi edota bideoren bat sartu nahi banuen Nueva entrada ekartzen zuen botoiari eman behar niola esan zuen. Kostatu zitzaidan baina azkenean nire blog-aren goialdean eta eskuinean aurkitu nuen ditxosozko Nueva Entrada. Sartu nintzen eta karratu bat agertu zitzaidan. Inguruan botoi pila batekin. Traste-atzen ibili eta gero, ikusi nuen klaketa bat eta ari ematen banion bideoak itsasteko aukerak ematen zidala konturatu nintzen. Hori bai you tubekoak izan behar zuten eta horrela nire lehen bideoa itsatsi nuen. Gero guardar, publicar eta etiketa sortu nion. Baina konturatu orduko testu ez nion jarri eta berriro beste nueva entrada bat egin nuen.
Geroago aldaketak egiteko aukera aurkitu nuen entrada atalean sartuz eta titulu bakoitzaren azpian editar botoiari sakatuz.
Horrela sortu zen IKT JARDUERA bideo alde batetik eta bestetik nire azalpena IKT JARDUERAK. Hurrengo lana teknologia berrien inguruko hausnarketari buruzko bideoa igo nuen, oraingo honetan dena batera itsatsi nuen. Otsailaren 24 zen ordurako.
Blogaren itsura aldatu nahi nuen eta diseinu pantailan beste aukera batzuekin probaketa batzuk egin nituen. Irakasleak gatchetak jarri behar nituela esan zidan eta baita etiketak eta laguntza pixkatxo batekin lortu nituen jartzea.
Otsailaren 25 nire ikastetxekoan NAHIKO PROGRAMA jarraitzen dutenez, horri buruzko informazioa jarri nuen blog-ean.
Otsailaren 26 beste ikaskide baten blog-aren jarraitzaile egin nintzen eta bertan zegoen bideo bat gustuko nuenez komentarioen atalean jarri nion nire iritzia. Bitartean niri egunkaria irakurtzea gustatzen zaidanez, igandeak 26an IGOTZ ZIARRETA argazki batzuk ikusi nituen eta gustatu zitzaizkidanez, besteekin partekatzeko irudietako bat itsatsi nuen blog-ean. Pixka-bat handi geratu zitzaidan argazkia baina ez nintzen gai izan txikitzeko ezta moldatzeko eta saiatu saiatu nintzen. IKASYS programaren inguruko bideoa ere igo nuen. Atzo Teknologi barriek, askotan gertatzen den bezalaxe kale egin zidaten eta beraz ezin izan nuen ezer egin. Gaur otsailak 28, ruterra ondo zebilen, teknikaria etorri ondoren eta IKAS-KOMUNITATEAK eta IKT- inguruko programa eta argazkia igo nituen. Ia zoratu nintzen, zeren nire helburua estekak jartzea zen dokumentu honetan, baina hipervinculo ditxozo hori ez nuen aurkitzen WINDOWS 2007. Geroxeago, lortu nuen, baina beste era batean egin nituen estekak jartzea.

MARTXOAN: Honako sarrerak egin nituen:
Ikastetxean talde elkarreragileetan parte hartu nuenez, gai honi buruz  bi sarrera: TALDE ELKARRERAGILEA eta TALDE ELKARRERAGILEEN INGURUKO KURIOSITATEAK, beste hiru sarrera ere egin nituen: ESKOLA GABEKO HEZIKETA, IKT _BIDEZ MEKANOGRAFIAIKASTEN eta GENERAZIO ALDAKETA.
Azkenik MARTXOKO LANA entregatu behar izan genuen. Ostiral arratsaldean oso bat pasatu genuen nire ikaskide eta ni Docs moduan igotzen dokumentua eta Issu bidez. Lehengo aukera errazago egitea lortu genuen. Issu bidez beste gauza bat izan zen. Asteburuan bakoitza bere etxean zoratu egin ginen, lana Issu bidez igotzen. Baina azkenean lortu genuen bai batak zein besteak. Azken momentuan URL ere bidali genuen. Hori ere ez geneukan oso argi nola zihoan.

Apirilean honako sarrerak egin nituen:
Eta azkenik HILABETEKO LANA: TEKNOGRAFIA. Eztabaidarako balio izan digun lana. Oso interesgarria izan da. Asko gustatu zait. Eta egia esan behar badut, ikusi ditudan bideo guztiak ederrak iruditu zaizkit. Sormenaren inguruan bitxikeri asko agertu dira. Gehien gustatu zaidan lan izan da.
MAIATZA egindako lanak:
Egindako sarrerak:TEKNOGRAFIARI BURUZKOGOGOETA, EUSKALDUN BERRIA, IKT ETA TURISMOA,.
Akenik HILABETEKO LANA: PROPOSAMEN DIDAKTIKOA. Lan hau egiteko Practicum II egindako unitate didaktikoa erabili dut. Mugimekerren bidez eatu dut.
Azkenengo hausnarketa bezala, irakasgai hau asko gustatu zait esan beharra daukat eta teknologia berriak hobeto ezagutzen eta erabiltzeko aukera eman didala, esan dezaket. Eskerrik asko Alaitz. 







No hay comentarios:

Publicar un comentario