Praktikak egiten nabil Lekeitioko Ikastetxe Publikoan. Nire unitate didaktikoaren atal bat Teknologia berriei buruzkoa da. Momentu honetan ipuin klasikoetan oinarrituz hezkuntza gaitasuna lantzen ari gara. Horretaz gain, 2.mailako ikasleek eskuz egindako idatziak digitalizatu egiten dituzte eta bideo honetan IKT inguruko jarduera batzuk agertzen direnez egokia iruditu zait egiten nabilen lanarekin zerikusia duelako. Zer deritsozue? Zuen ikastetexetan adin horretako ikasleek erabiltzen dituzte teknologia berriak?