sábado, 25 de febrero de 2012

NAHIKO PROGRAMA (BERDINTASUNA TXIKITATIK)


Kaixo denoi!!!!  Ez dakit Nahiko programa ezagutzen duzuen. Lekeitioko Ikastetxe Publikoan, iaz lehenengo mailakoak parte hartu zuten. Aurten beraiekin bigarren mailan nago. NAHIKO programa, berdintasunean oinarritutako programa  dugu. Hau da, haurrak neskak zein mutilak gauzak egiterakoan berditasunean egin behar dutela hezteko programa dugu. Programaren dinamika honako hau dugu: Hiru hilabetetik behin gai bat ikutzen dute. Horretarako emakundekoek,  ikastetxeko arduran batekin ( irakaslea edo zuzendaritzako bat) batzen dira eta   ikasgaiari buruzko material eta formakuntza ematen die, bideoan ikusten den bezala. Ondoren irakasleak bere mailako beste irakasleei ikasitako irakasten die. Gelan, haurrei gairi buruzko bideo bat jartzen zaie, ondoren gaiaren inguruan galdera eta joko batzuk egiten dira. Horrela gaia lantzen dute. Kasu honetan, hiruhilabete honetan, handitan zer nahi duten izan eta zein lanbide aukeratuko duten galdetu zaie. Gai landu ondoren Nahiko programakoak ikastetxera etortzen dira eta jokoen bidez ikusten dute gai landu ondoren ikasleak zer ikasi duten. Guk ostiral honetan, beraien bisita izan dugu. Eta haurrek nahiko ondo erantzun zuten bertan egindako jarduerei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario