Issu-n:
viernes, 30 de marzo de 2012
miércoles, 28 de marzo de 2012
Generazio aldaketak
ETA NOR EZ ?

Argi dago, Teknologia berrien inguruan gaur egungo umeek mila buelta ematen digutela: Niri behintzat bai. Beste egunean, lantegiko batek I-pack, I-phone eta abarrei buruz hitz egiten pasatu zuen. Ni neu, harrituta geratu nintzen, izan ere hasiera batean argazkiko gizona bezala sentitu nintzelako. Gehien harritzen nauena, teknologia honen daraman abiadura gauzak aldatzekoan. Benetan Informazioaren gizartean bizi garela esaten dutenek arrazoi itzela dute. Badirudi informazio gabe galduta zaudela. Teknologia honek, gero eta harrituago usten nau.
sábado, 24 de marzo de 2012
IKT-en bidez mekanografia ikasten
miércoles, 21 de marzo de 2012
TALDE ELKARRERAGILEEN INGURUKO KURIOSITATEA BAT

Kaixo denoi,
Pasadan ostiralean, gure ikastetxera Ceutako irakasle batzuk hurbildu ziren. Badirudi, Talde elkarreragileetan egiten ditugun jardueraren inguruan interesa daukatela eta prest daudela bere ikatetxean ere honelako jarduerak egiteko.Gaztelerako ipuina irakurtzen gaudenez, gure klasera etorri ziren.Asko gustatu zitzaien.Gure ikasleek ordenagailuetan egindako ekoizpenak gelan zehar zintzilikatuta ditugu. Eta egokia iruditu zitzaizkien jarduerak. Ikaslek oso ondo portatu ziren. Guztira 8 heldu sartu ziren gela barruan eta ikasleak gustora egon ziren beraiekin. Asteartean ostera, Valentziako ikastexe batetik bizitaldia izan genuen. Hauek ere talde elkarreragileak ikustera etorri ziren. Hauen iritziak ez dakizkit. Uste dut gustora egongo zirela.
Beraz, ikasketa munduan gero eta interes gehiago dago talde elkarreragileen inguruan eta hauen barruan IKT- ek ere badute bere txokotxoa.
Etiquetas:
TALDE ELKARRERAGILEAK KURIOSITATEA
domingo, 18 de marzo de 2012
ESKOLARIK GABEKO HEZIKETA
Extean eskola, etxeko heziketa,
eskolarik gabeko heziketa,
familian hezi….. homeschool
euskaraz.
Artikulu hau aurkitu dut interneten. Nire inguruan entzun izan dut , guraso batzuek ez dutela eskolaratu nahi beraien haurra eta gai honen inguruan ideia argi batzuk izateko, artikulu hau egokia iruditu zitzaidan. Hona hemen laburtutakoa.
1.Etxeko heziketak gaur egun duen
egoera legala gure herrialdean
Euskal Herria, bi eredu ezberdin daude:
Frantses Estatuaren eredua etxeko
eskola onartzen da beraien Hezkuntza
Legean.
Hegoaldeko Euskal Herriaren kasuan non Estatu espainolaren, ez da onartzen etxeko heziketa, baina ez dago debekatuta.
Azken honetan “alegaltasuna” edo “linbo juridikoa” da bere egoera
juridikoa.
Alde batetik Konstituzioak ezartzen du “Oinarrizko heziketak derrigorrezkoa eta doakoa izan behar duela” (27,4 art.),baina aurreko atalean 27, 3.
artikuluan, gurasoei beren sinesmen ideologiko eta erlijiosoaren
araberako heziketa aukeratzea onartzen du.
Gauzak horrela, LOEren arabera (4. art,1 eta 2.ataletan) 6 eta 16 urte
arteko umeentzat eskolaratzea derrigorrezkoa da..
2.Egoera hau aldatzeko pausuak
Estatu espainolaren esparruan, ALEk (umeak etxean hezten dituenen familien
elkartea) eskatzen duena da etxe heziketa aintzakotzat hartzea eta erraztea
euren umeak sartu ahal izatea heziketa sisteman, unibertsitatean, alegia,
urteen araberako atzerapen eta zigorrik gabe.
3.Etxeko hezkuntza arautzea
Gaur egun, ez dago adostasunik arautzeko
eta hau gertatu ezkero batzuk beldur dira,
kontrola ez dituzten ekarriko. Orain arte, alde horretatik, beren umeak nahi
duten erritmora hezten dute, baina beti daukate Estatuaren esku hartze
juridikoaren beldur, eta zein izango diren ondorioak Fiskaltzak eta epaitegiek
ikertzen sartuz gero.
4.Etxean jaso duten heziketagatik
konbalidazio akademiko bat lortu ezin izanak, etorkizunean zein ondori ekarriko
die haur horiei?
Hainbat modu ezberdin daude helburu hori lortzeko, baina arazoa datza
urteen araberako atzerapena dakarkiola umerari.
5.Guraso guztiak gai dira bere
seme-alabei etxeko testuinguruan hezitzeko.
Britainia Handian eta Estatu Batuetan egin diren ikerketen arabera, ez dago ezberdintasunik eskolarizatutako haurren eta
etxeetan hezitako haurren artean. Beharrezkoa dena da borondatea eta
dedikazioa, edukietarako hor daude liburuak,
liburutegiak, eta batez ere internet gaur egun.
Beste artikulu batean, Kataluniako Hezkuntza Lege berriak, diotenez, aurrerapauso handia egin du, lehenbiziko aldiz aitortzen baitu, bere 55. artikuluan hain zuzen, derrigorrezko hezkuntza ez-presentziala. Hots, eskola ez den beste eremu batean heztea umeak.
miércoles, 7 de marzo de 2012
TALDE ELKARRERAGILEAK
TALDE ELKARERAGILEAK
Gaur nire, unitate didaktikako bideoa grabatu dugu klasean. Hizkuntza gaitasuna eta teknologia berriekin lotutako unitatea dugu. Haurrek ordenagailuan idatzi dituzte beraien produkzioak. Egian esan, astetik astera ikusten zaie, asko gustatzen zaiela ordenagailuan lan egitea. Bigarren mailan daude eta bata besteari nola idatzi behar duen esaten ibiltzen dira. Talde elakrreragileen helburuetako bat, horixe bera da, ikasleek bata bestearekin ikastea eta beraien esperientziak azaltzea. Uste dut oso lan polita egin dutela. bukatu ostean, beraien ekoizpenak erakusten egon dira bata besteari, munduko ilusio handienarekin.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)