martes, 28 de febrero de 2012

PAPER ZORROA





PORTAFOLIOA: NIRE BLOGAREN NONDIK NORAKOAK
Lan hau egiterakoan, ez neukan inungo idearik ere ez.Hasiera batean, google-en helbide elektroniko bat sortu behar zen eta ondoren bloga: Nire hasierako pausuak honela izan ziren:
Otsailaren 4-an nire g-maila sartu nuen.
Otsailaren 9-an nire blog- sortu nuen. Oraindik disenuarekin arazoak nituen eta hori konpontzen nebilen.
Otsailaren 10-an nire perfila bukatu nuen.
Blogean nik nire egunerokoa egiten saitu nintzen, baina nire ez jakitasuna zela medio, bisitariek idatzi behar zuten lekuan nire komentarioak egiten nituen. Horrela nire ikaskide batek gaizki nebilela esan zidan. Bere laguntzaz eta guzti hau telefonoz otsailaren 23an gauza asko ikasi nituen.
Komentario ekartzen zuen tokian bisitariek utzi beharreko mezuentzat zela esan zidan. Ondoren nik idatzi edota bideaoren bat sartu nahi banuen Nueva entrada ekartzen zuen botoiari eman behar niola esan zuen. Kostatu zitzaidan baina azkenan nire blogaren goikaldean eta ezkubian aurkitu nuen ditxozozko Nueva Entrada. Sartu nintzen eta karratu bat agetu zitzaidan. Inguruan botoi pila batekin. Trasteatzen ibili eta gero, ikusi nuen klaketa bat eta ari ematen banion bideoak itsasteko aukerak ematen zidala konturatu nintzen. Hori bai you tubekoak izan behar zuten eta horrela nire lehen bideoa itsasi nuen. Gero guardar, publikar eta etiketa sortu nion. Baina konturatu orduko testu ez nion jarri eta berriro beste nueva entrada bat egin nuen.

Geroago aldaketak egiteko aukera aurkitu nuen entrada atalean sartuz eta titulu bakoitzaren azpian editar botoiari sakatuz.
Horrela sortu zen IKT JARDUERA bideo alde batetik eta bestetik nire azalpena IKT JARDUERAK. Hurrengo lana teknologia berrien inguruko hausnarketari buruzko bideoa igo nuen, oraingo honetan dena batera itsasi nuen. Otsailaren 24 zen ordurako.

Blogaren itsura aldatu nahi nuen eta diseñu pantailan beste aukera batzuekin probaketa batzuk egin nituen. Irakasleak gatchetak jarri behar nituela esan zidan eta baita etiketak eta laguntza pixkatxo batekin lortu nituen, azkenean momentu honetan bloga den modukoa izatea lortuz.
Otsailaren 25 nire ikastetxekoan NAHIKO PROGRAMA jarraitzen dutenez, horri buruzko informazioa jarri nuen blogean.
Otsailaren 26 beste ikaskide baten blogaren jarraitzaile egin nintzen eta bertan zegoen bideo bat gustoko nuenez komentarioen atalean jarri nion nire iritzia. Bitartean niri egunkaria irakurtzea guztatzen zaidanez, igandeak 26an IGOTZ ZIARRETA argazki batzuk ikusi nituen eta guztatu zitzaizkidanez, besteekin partekatzeko irudietako bat itsasi nuen blogean.Pixkabat handi geratu zitzaidan argazkia baina ez nintzen gai izan txikitzeko ezta moldatzeko eta saiatu saiatu nintzen. IKASYS programaren inguruko bideoa ere igo nuen. Atzo Teknologi barriek, askotan gertatzen den bezalaxe kale egin zidaten eta beraz ezin izan nuen ezer egin. Gaur otsailak 28, ruterra ondo dabil, teknikaria etorri ondoren eta IKAS-KOMUNITATEAK eta IKT- inguruko programa eta argazkia igo ditut. Ia soratu nahiz zeren nire helburua estekak jartzea zen dokumentu honetan, baina hipervinculo ditxozo hori ez dut aurkitzen WINDOWS 2007. Lortu dut, baina beste era batean egin ditut estekak.

ARGITASUN PIXKA BAT







Argazki honen bitartez, blogaren inguruan, nola erabili, zer egin eta nola egin ikusten ari naiz. Hau da iluntasunetik, eguzki izpiak ikusten ari naiz.

IKT-aren barruan dauden programa ezberdinen arteko aukerak

IKT-INGURUAN DAYDEN PROGRAMAK:
Entornos personales de aprendizaje (PLE) | Blog eco Escuela 2.0 | IKTak & hezkuntza | Scoop.it
Marrazki hau ikusita,  hausnarketa txiki bat egin dut eta ikasgai honetan oraindik pila bat programa ezagutu eta erabili beharra dudala konturatu naiz. IKT inguruan helbide elektroniko, facebooka, picassa, messenger-a, you tube, skype-ak eta moodle-a dira erabili ditu programak. Beste guztiak ez dakit zer diren ere. Eneeeeeeeee, mudu hau oso zabala da!!!!!!!!!!!!!!!  eta marrazkian agertzen den bezalaxe arrautzaren osokola apurtxea baino ez dut egin.Gai izango naiz  progama guzti hauek erabiltzeko????????? 

IKAS-KOMUNITATEAK( IKT ERABILERA)

Praktikak egiten ari naizen ikastetxea, Ikas-Komunitate programaren barruan dago. Nik ikastetxe honetan ikasi nuen ( Lekeitioko Ikastetxe Publikoan). Nire garaitik hona asko aldatu da. IKT begiratuz, nire garaian  LOGO programa erabiltzen genuen eta gaur egun bideoan esaten digun bezala IKT-ak liburu bat gehiago bezala erabiltzen dute.
Hona hemen,  Ikas-Komunitateen inguruan IKT-en erabilera. 

domingo, 26 de febrero de 2012

Ikasys: Ikasketa pertsonalizatua teknologia berriekin

Bideo honetan ikasleek zertarako erabiltzen duten teknologia berriak azltzen du. Hauek ordenagailua erabiltzen dutenean nolako jarrera ere duten azaltzen digu. Gure ikastetxean ere laugarren eta bostgarren mailakoak  antzeko proiektu sartuta daude.

IGOTZ ZIARRETAREN ARGAZKIAK





Egunkaria irakurtzen Igor Ziarreta inguruko artikulu bat irakurri dut. Bertan, kontatzen digu mutil hau Bartzelonako Euskal etxearen diseñuaren arduraduna dugula, duela sei urttetik. Argazkilaria bada eta diseñu grafikoarekin honelako gauzatxoak egiten ditu. Niri asko gustatu zait, badaude beste pila bat.

sábado, 25 de febrero de 2012

NAHIKO PROGRAMA (BERDINTASUNA TXIKITATIK)


Kaixo denoi!!!!  Ez dakit Nahiko programa ezagutzen duzuen. Lekeitioko Ikastetxe Publikoan, iaz lehenengo mailakoak parte hartu zuten. Aurten beraiekin bigarren mailan nago. NAHIKO programa, berdintasunean oinarritutako programa  dugu. Hau da, haurrak neskak zein mutilak gauzak egiterakoan berditasunean egin behar dutela hezteko programa dugu. Programaren dinamika honako hau dugu: Hiru hilabetetik behin gai bat ikutzen dute. Horretarako emakundekoek,  ikastetxeko arduran batekin ( irakaslea edo zuzendaritzako bat) batzen dira eta   ikasgaiari buruzko material eta formakuntza ematen die, bideoan ikusten den bezala. Ondoren irakasleak bere mailako beste irakasleei ikasitako irakasten die. Gelan, haurrei gairi buruzko bideo bat jartzen zaie, ondoren gaiaren inguruan galdera eta joko batzuk egiten dira. Horrela gaia lantzen dute. Kasu honetan, hiruhilabete honetan, handitan zer nahi duten izan eta zein lanbide aukeratuko duten galdetu zaie. Gai landu ondoren Nahiko programakoak ikastetxera etortzen dira eta jokoen bidez ikusten dute gai landu ondoren ikasleak zer ikasi duten. Guk ostiral honetan, beraien bisita izan dugu. Eta haurrek nahiko ondo erantzun zuten bertan egindako jarduerei.

viernes, 24 de febrero de 2012

Teknologia berrien inguruko hausnarketa

Kaixo denoi, hemen jartzen dizuet, teknologia berrien inguruko bideotxo hau. Hauen eboluzioa gaur arte  era oso dibertigarrian, errezean eta sakonean azaltzen du. Baita hausnarketara gonbidatzen gaitu, hauen onurak eta berauen inguruan sortzen diren kexkak direla eta. Zer egin hainbeste informazioarekin?

jueves, 23 de febrero de 2012

ESTEKA IKT JARDUERA

IKT JARDUERAK LEHEN HEZKUNTZA

Praktikak egiten nabil Lekeitioko Ikastetxe Publikoan. Nire unitate didaktikoaren atal bat Teknologia berriei buruzkoa da. Momentu honetan ipuin klasikoetan oinarrituz hezkuntza gaitasuna lantzen ari gara. Horretaz gain, 2.mailako ikasleek eskuz egindako idatziak digitalizatu egiten dituzte eta bideo honetan IKT inguruko jarduera batzuk agertzen direnez egokia iruditu zait egiten nabilen lanarekin zerikusia duelako. Zer deritsozue? Zuen ikastetexetan adin horretako ikasleek erabiltzen dituzte teknologia berriak?

ERAIKITZE PROZESUA

Momentuz hemen idatziko dut, irakasgai honetan egindako pausuak:
Otsailaren 4-an nire g-maila sartu nuen.
Otsailaren 9-an nire blog- sortu nuen. Oraindik disenuarekin arazoak ditut eta hori konpontzen nabil.
Otsailaren 10-an nire perfila bukatu nuen.

HASIERA

Kaixo denoi,
niretzat hau berria da eta nire bloga hobetzeko aleginetan nabil.Beraz, egun batetik bestera aldaketak egingo ditut. Barkatu eragozpenak sortzen badizkizuet.